Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, haren orde erreguinatu cen Josafat haren semea, eta Israeli garaia eraman çaroen.

2. Soldadoac eman cituen Judaco hiri harrasiz inguratuac ciren gucietan; eta çainac eçarri cituen Efraimgo mendico hirietan, haren aita Asac hartu cituenetan.

3. Eta Jauna Josafatequin içan cen, bere aita Dabiden lehembicico bideetan ibili celacotz, eta etzuelacotz Baalen baithan eçarri bere phesquiça,

4. Bainan-bai bere aitaren Jaincoa baithan, eta haren manamenduetan ibili celacotz, eta ez Israelen bekatuetan,

5. Jaunac erreguetasuna haren escuetan gogortu çuen; Juda guciac emaitzac eguin çarozcan Josafati, eta nihonereco aberastasunetan eta ospe handitan jarri cen.

6. Eta haren bihotzac Jaunaren bideen ariaz kar bero bat harturic, leku gorac ere eta lucuac Judatic kendu cituen.

7. Bada bere erreguetasuneco hirugarren urthean, igorri cituen bere azpico aitzindarietaric Benhail, Obdias, Çacarias, Nathanael eta Miqueas, Judaco hirietan irakastera;

8. Eta hequiequin lebitarrac, Semeias, Nathanias, Çabadias, Asael, Semiramoth, Jonathan, Adonias, Thobias, eta Thobadonias, lebitarrac, eta hequiequin Elisama eta Joram apheçac.

9. Eta Jaunaren legueco liburua escuan, populuari irakasten haritzen ciren Judan; Judaco hiriac inguratzen cituzten, eta arguitzen çuten populua.

10. Hargatic Jaunaren beldurra, Judaco inguruan ciren lurretaco erresuma gucietan jarri cen, eta etziren Josafati guerla eguitera ausartatzen.

11. Bainan Filistindarrec berec Josafati ekarcen çarozten emaitzac eta diruzco cerga; Arabiarrec halaber ekarcen çarozten aciendac, çazpi mila eta çazpi ehun ahari eta berce haimberce aker.

12. Horreletan Josafat indarretan sarthu cen eta ospe gorenera heldu içan cen. Judan dorre arara etcheac eta hiri harrasiztatuac alchatu cituen.

13. Lan hainitz erabili çuen Judaco hirietan: guiçon guerlari eta hazcarrac baciren halaber Jerusalemen.

14. Hau cen hequien nombrea, bakotcharen etche eta familiaca: Judan armadaco aitzindariac; Ednas buruçagui, eta harequin hirur ehun mila guiçon hazcarrenetaric.

15. Haren ondotic lehembicico, Johanan, eta harequin berrehun eta laur hogoi mila guiçon.

16. Haren ondotic berriz, Amasias Cecriren semea, Jaunari consecratua, eta harequin berrehun mila guiçon hazcar.

17. Haren ondotic heldu cen Eliada, guerlari gaitza, eta harequin berrehun mila guiçon arrambela eta erredoladun.

18. Haren ondotic berriz, Joçabad, eta harequin ehun eta laur hogoi mila soldado biphil.

19. Horiec oro erregueren escupean çauden, berçalde cirelaric Juda gucian harrasidun hirietan eçarri cituenac.