Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13

Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Hiria babesteko neurriak

1. Harresia burutu zenean eta ate-alderdiak jaso, atezainak, kantariak eta lebitarrak beren eginkizunetan jarri nituen.

2. Neure anaia Hanani eta gotorlekuko buruzagi zen Hananias jarri nituen Jerusalemgo buru; izan ere, Hananias hau, besteen aldean, gizon leiala eta jainkozalea zen.

3. Agindu hauek eman nizkien: «Eguzkia berotzen hasi baino lehen ez dituzte Jerusalemgo ateak zabalduko; atezainak beren tokietan jarri bitartean, atalagak eta morroiloak itxirik egonen dira. Zaintzaile-taldeak egingo dira Jerusalemgo bizilagunekin: batzuk guardia-postuetan eta beste batzuk beren etxe inguruan egongo dira zaintzen».

Herrira itzulitakoen zerrenda

4. Jerusalem handia eta zabala zen; bizilagunak, ostera, gutxi; etxe asko lur jorik zegoen artean.

5. Orduan, Jainkoaren eraginez, handiki, agintari eta gainerako herritarrak bildu nituen erroldatzea egiteko. Eta aurkitu nuen hasieran atzerritik etorritakoen zerrenda; bertan hauxe zegoen idatzirik:

6. Babiloniako errege Nabukodonosorrek Babiloniara gatibu eraman zituenetatik zenbait israeldar nor bere herrira, Jerusalemera eta Judara, itzuli ziren erbestealdiaren ondoren.

7. Zorobabel, Josue, Nehemias, Azarias, Raamias, Nahamani, Mardokeo, Bilxan, Misperet, Bigbai, Nehum eta Baana gidari zituztela etorri ziren.Hona israeldar hauen zerrenda:

8. Paroxen ondorengoak 2.172 lagun;

9. Xefatiasenak 372;

10. Arahenak 652;

11. Pahat-Moabenak, hots, Josue eta Joaben ondorengoak, 2.818;

12. Elamenak 1.254;

13. Zaturenak 845;

14. Zakairenak 760;

15. Binuirenak 648;

16. Bebairenak 628;

17. Azgadenak 2.322;

18. Adonikamenak 667;

19. Bigbairenak 2.067;

20. Adinenak 655;

21. Aterrenak, hots, Ezekiasen ondorengoak, 98;

22. Haxumenak 328;

23. Betzairenak 324;

24. Harifenak 112;

25. Gabaonenak 95;

26. Belen eta Netofako gizonak 188;

27. Anatotekoak 128;

28. Bet-Azmabetekoak 42;

29. Kiriat-Jearim, Kefira eta Beerotekoak 743;

30. Rama eta Gebakoak 621;

31. Mikmasekoak 122;

32. Betel eta Aikoak 123;

33. Nebokoak 52;

34. beste Elam batekoak 1.254;

35. Harimgoak 320;

36. Jerikokoak 345;

37. Lod, Hadid eta Onokoak 721;

38. Senaakoak 3.930.

39. Apaizak: Jedaiasen ondorengoak, hots, Josueren jatorrikoak, 973;

40. Imerrenak 1.052;

41. Paxhurrenak 1.247;

42. Harimenak 1.017.

43. Lebitarrak: Josueren eta Kadmielen ondorengoak, hots, Hodabiasen jatorrikoak, 74.

44. Kantariak: Asafen ondorengoak, 148.

45. Atezainak: Xalum, Ater, Talmon, Akub, Hatita eta Xobairen ondorengoak, guztira, 138.

46. Tenpluko laguntzaileak: Tziha, Hasufa eta Tabaoten ondorengoak;

47. Keros, Sia eta Padonenak;

48. Lebana, Hagaba eta Xalmairenak;

49. Hanan, Gidel eta Gaharrenak;

50. Reaias, Retzin eta Nekodarenak;

51. Gazam, Uza eta Paseahenak;

52. Besai, Meunim eta Nefixsimenak;

53. Bakbuk, Hakufa eta Harhurrenak;

54. Batzlit, Mehida eta Harxarenak;

55. Barkos, Sisera eta Tamahenak;

56. Netziah eta Hatifarenak.

57. Salomonen zerbitzarien ondorengoak: Sotai, Soferet eta Peridaren ondorengoak;

58. Jaala, Darkon eta Gidelenak;

59. Xefatias, Hatil, Pokeret-Hatzebaim eta Amonenak.

60. Tenpluko laguntzaileak eta Salomonen zerbitzarien ondorengo guztiak, 392 lagun.

61. Tel-Melah, Tel-Harxa, Kerub-Adon eta Imertik itzulitako batzuek beren familiaz eta jatorriz israeldar zirenik ezin izan zuten argitu.

62. Delaias, Tobias eta Nekodaren ondorengoak ziren, 642 lagun.

63. Zenbait apaiz ere egoera berean zeuden: Hobaias, Hakotz eta Barzilairen ondorengoak ziren. Azken honek Galaadeko Barzilairen alaba batekin ezkondu zelako zeraman izen hori.

64. Beren jatorri bila genealogi liburuetan ibili arren, ez zuten aurkitu; horregatik, apaizgotik kanpora bota zituzten.

65. Janari sakratuetatik jatea debekatu egin zien gobernariak, harik eta apaiz batek «Urim eta Tumim» epaigailuen bidez haien egoera argitu arte.

66. Itzulitako guztiak 42.360 ziren.

67. Gainera, 7.337 morroi eta mirabe eta 245 kantari, gizon eta emakume.

68. Bazituzten 435 gamelu eta 6.720 asto ere.

69. Familiaburu batzuek emaitzak ekarri zituzten tenplua eraikitzeko; gobernariak 8 kilo urre, 50 kopa eta 530 apaiz-tunika eman zituen altxortegirako.

70. Familiaburuetako batzuek 160ren bat kilo urre eta 1.200en bat kilo zilar eman zituzten altxortegirako.

71. Gainerako israeldarrek 160ren bat kilo urre, 1.100en bat kilo zilar eta 67 apaiz-tunika eman zituzten.

72. Orduan, apaizak, lebitarrak, atezainak, kantariak, tenpluko laguntzaileak eta atzerritik etorritako israeldar guztiak beren hirietan jarri ziren bizitzen.Zazpigarren hilabetea iritsi zenean, israeldarrak jadanik beren hirietan zeuden.