Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13

Itun Zaharra

Itun Berria

Nehemias 12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Apaiz eta lebitarren zerrenda

1. Hona Xealtielen seme Zorobabelekin eta Josuerekin itzuli ziren apaizak: Seraias, Jeremias, Esdras,

2. Amarias, Maluk, Hatux,

3. Xekanias, Rehum, Meremot,

4. Ido, Gineton, Abias,

5. Miiamin, Maadias, Bilga,

6. Xemaias, Joiarib, Jedaias,

7. Salu, Amok, Hilkias eta Jedaias. Horiek ziren apaiz-familien eta ahaideen buru Josueren garaian.

8. Lebitarrak: Josue, Binui, Kadmiel, Xerebias, Juda eta Matanias. Honek eta beronen ahaideek gorespen-kantuak zuzentzeko eginkizuna zuten.

9. Beren ahaide Bakbukiasek eta Unik laguntzen zieten betebehar horretan.

10. Josuek Joiakim sortu zuen, Joiakimek Eliaxib, Eliaxibek Joiada,

11. Joiadak Jonatan eta Jonatanek Jadua.

12. Joiakimen garaian hauek ziren apaizen familiaburuak:Seraiasen familian Meraias; Jeremiasen familian Hananias;

13. Esdrasen familian Mexulam; Amariasen familian Johanan;

14. Melikuren familian Jonatan; Xebaniasen familian Jose;

15. Harimen familian Adna; Meraioten familian Helkai;

16. Idoren familian Zakarias; Ginetonen familian Mexulam;

17. Abiasen familian Zikri; Miniaminen familian, …; Moadiasen familian, Piltai;

18. Bilgaren familian Xamua; Xemaiasen familian Jonatan;

19. Joiariben familian Matenai; Jedaiasen familian Uzi;

20. Salairen familian Kalai; Amoken familian Eber;

21. Hilkiasen familian Haxabias, eta Jedaiasen familian Netanel.

22. Eliaxib, Joiada, Johanan eta Jaduaren garaian lebitarren familiaburuen eta apaizen izen-zerrendak idatzi zituzten Pertsiako Darioren erregealdia arte.

23. Lebitarren familiaburuen izenak Kronika liburuetan idatzita daude Eliaxiben seme Johananen garaia arte.

24. Haxabias, Xerebias eta Kadmielen seme Josue ziren lebitarren buru; beren senideekin txandatuz, Jainkoaren gorespenak kantatzen zituzten, nork bere zerbitzuko taldean, Jainkoaren gizon Davidek agindu zuen bezala.

25. Matanias, Bakbukias, Obadias, Mexulam, Talmon eta Akub ziren atezainak eta tenpluko atalondoko biltegiak zaintzen zituzten.

26. Hauek guztiak, Jotzadaken iloba eta Josueren seme zen Joiakimen garaian eta Nehemias gobernariaren eta Esdras apaiz eta lege-maisuaren garaian bizi izan ziren.

Harresiaren sagarapen-jaia

27. Jerusalemgo harresiaren sagarapen-jaia egiterakoan, lebitarrak beren bizileku guztietatik Jerusalemera etorrarazi zituzten, sagarapen-jaia alai ospatzeko, gorespen-kantuz, txilin, lira eta harpa-soinuz.

28. Kantariak Jerusalem inguruetatik nahiz netofatarren herrixketatik,

29. Bet-Gilgal, Geba eta Azmabetetik bildu ziren. Izan ere, kantariek herrixkak egin baitzituzten Jerusalem inguruan.

30. Apaizek eta lebitarrek, beren buruaren garbikuntza egin ondoren, herriaren, harresiaren eta ateen garbikuntza egin zuten.

31. Igoarazi nituen Judako buruzagiak harresiaren gainera eta bi abestalde egin nituen. Lehenengo abestaldea eskuinera joan zen harresi gainean, Zabortegiko ate aldera.

32. Abestaldearen ondoren Oseas eta Judako buruzagien erdiak zihoazen:

33. Azarias, Esdras, Mexulam,

34. Juda, Benjamin, Xemaias eta Jeremias.

35. Ondoren, apaizak beren turutekin. Gero, Zakarias, Jonatanen semea —hau Xemaiasena, hau Mataniasena, hau Mikaiasena, hau Zakurrena, hau Asafena—;

36. eta berorien ahaideok: Xemaias, Azarel, Milalai, Gilalai, Maai, Netanel, Juda eta Hanani, Jainkoaren gizon Daviden musika-tresnekin; gidari Esdras lege-maisua zuten.

37. Iturriaren aurrera heltzean, Daviden Hiriko harmailetan gora igo ziren, harresiko aldapan gora, Daviden etxearen gainaldetik, ekialderantz, Ur-ateraino heldu arte.

38. Beste abestaldea, berriz, ni neu eta buruzagien erdiak atzetik gintuztela, ezkerraldera joan zen harresi gainean, Labeen dorre ondotik harresi zabaleraino;

39. gero, Efraimen atea, Jexanaren atea, Arraien atea, Ananeelen dorrea eta Ehunen dorrea iragan genituen Ardien ateraino, eta Presondegiaren atean gelditu ginen.

40. Bi abestaldeak Jainkoaren etxe aurrean gelditu ziren, baita ni eta lagun nituen agintarien erdiak ere.

41. Han ziren apaizak ere beren turutekin: Eliakim, Maaseias, Miniamin, Mikaias, Elioenai, Zakarias eta Hananias.

42. Baita besteok ere: Maaseias, Xemaias, Eleazar, Uzi, Johanan, Malkias, Elam eta Ezer. Kantariek abesti-saioa egin zuten, Izrahias zuzendari zutela.

43. Egun hartan sakrifizio handiak eskaini ziren eta jai ederra egin zuten denek, Jainkoak alaitasunez bete baitzituen. Emakumeak eta haurrak ere pozik ibili ziren, eta Jerusalemgo poz-oihuak urrutitik entzun zitezkeen.

44. Egun hartan, halaber, lehen fruitu eta hamarrenen gordelekuak zaintzeko arduradunak jarri ziren. Gizon hauek legeak apaiz eta lebitarrentzat agintzen zuen partea hiri-inguruetan bildu eta toki horietara eramaten zuten. Pozik zegoen Judako jende guztia, apaiz eta lebitarrak beren zerbitzu-lanetan ari zirelako.

45. Izan ere, hauek beren Jainkoaren zerbitzua eta garbikuntza-ohikuneak ongi betetzen zituzten. Kantariak eta atezainak ere Davidek eta honen seme Salomonek emandako aginduetara zebiltzan.

46. Izan ere, Daviden eta Asafen garaitik kantariek bazituzten beren zuzendariak; baita Jainkoari gorespena eta esker ona emateko kantuak ere.

47. Bai Zorobabelen eta bai Nehemiasen garaian, israeldar guztiek ematen zieten kantari eta atezainei egunero behar zutena. Lebitarrei ere ematen zizkieten oparigai sakratuak, eta lebitarrek Aaronen ondorengoei, hau da, apaizei, eramaten zieten zegokiena.