Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 91:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Goço da Jaunari aithor ematea, eta çure icenari psalmoen cantatzea, oi Guciz-Gora,

3. Çure urricalmendua goicetic eçagutaraciz, eta gabaz çure eguia,

4. Hamar çurdetaco maniurran, cantiquequin guitarraren gainean;

5. Ceren goço eman baitarotaçu, Jauna, çure eguinduran; eta bozcariatuco naiz çure escuetaco lanetan.

6. Ceinen handi diren, Jauna, çure eguinçac! Guciz dira barrenac çure gogocundeac.

7. Erhoac ez ditu eçagutzen, ez-eta çoroac ardiesten.

8. Belharra beçala atheratuco direnean bekatoreac, eta tzarqueria-eguile guciac aguertuco direnean,       Menderen mendetaco galduco dira;

9. Çu ordean, Jauna, bethi gucian içanen çare Guciz-Gora.

10. Ecen huna çure etsaiac, Jauna, huna non galduco diren çure etsaiac, eta barraiatuac içanen diren tzarqueria-eguile guciac.

11. Eta ene adarra goratua içanen da licornarena beçala, eta urricalpen nasaian içanen da ene çaharcea.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 91