Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 88:34-53 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

34. Bainan ez dut haren gainetic kenduco ene urricalmendua, eta ez diot hobenic eguinen ene aguinçari.

35. Ez dut hautsico enequilaco patua, eta ez ditut hutsalduco ene ahoticaco hitzac.

36. Cin eguin dut behin ene saindutasunaz, ez diodala gueçur eguinen Dabidi;

37. Haren odolac iraunen du menderen mendetan.

38. Eta haren tronua ene aitzinean içanen da bethi iguzquia beçala, ilhargui bethea beçala, eta lekuco cin ceruan.

39. Çuc ordean hastandu, erdeinatu eta urrundu duçu çure Cristo.

40. Hautsi duçu çure cerbitzariarequilaco patua, lurrean profanatu duçu haren sainduteguia.

41. Urratu ditutzu haren inguruco hesiac; icialdura eçarri duçu haren hazcargailuetan.

42. Larrutu dute bidean iragaiten ciren guciec; laidagarri eguin da bere hauçoençat.

43. Goratu duçu hura çaphatzen dutenen escuina; bozcariotan eçarri ditutzu haren etsai guciac;

44. kendu dioçu bere ezpataren lagunça, eta ez duçu guerlan lagundu;

45. kendu duçu bere distiratic, eta lurrean phorroscatu duçu haren alkia;

46. Gutitu ditutzu haren iraupeneco egunac; ahalquez estali duçu.

47. Noiz arteo, Jauna, azqueneraino aldaratzen othe duçu beguithartea? noiz arteo sua beçala ketan egonen da çure hasarrea?

48. Orhoit çaiteci cer den ene içatea; ecen alferretan eguin othe ditutzu guiçaseme guciac?

49. Cein da guiçona biciric gueldituco dena eta herioa ikusiren ez duena? norc atheratuco du bere bicia herioaren escutic?

50. Jauna, non dira çure beihalaco urricalmenduac, Dabidi çure cintasunean cin eguin cinaroen beçala?

51. Jauna, orhoit çaiteci çure cerbitzariec asco jendaien ganic jasan laidoaz, ceina iduqui baitut ene golkoan;

52. Ceinarequin iroica hari baitira çure etsaiac, Jauna, iroica çure Cristoren aldatzeaz.

53. Bethi gucian benedicatua içan bedi Jauna: halabiz, halabiz.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 88