Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 88:31-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

31. Bainan baldinetaria haren umeec bazterrerat uzten badute ene leguea, eta ez badira ibilcen ene manamenduen arabera;

32. Baldin profanatzen badituzte ene erabaquiac, eta çaincen ez badituzte ene manamenduac;

33. Açotearequin ikartuco ditut hequien tzarqueriac, eta cigorrarequin bekatuac.

34. Bainan ez dut haren gainetic kenduco ene urricalmendua, eta ez diot hobenic eguinen ene aguinçari.

35. Ez dut hautsico enequilaco patua, eta ez ditut hutsalduco ene ahoticaco hitzac.

36. Cin eguin dut behin ene saindutasunaz, ez diodala gueçur eguinen Dabidi;

37. Haren odolac iraunen du menderen mendetan.

38. Eta haren tronua ene aitzinean içanen da bethi iguzquia beçala, ilhargui bethea beçala, eta lekuco cin ceruan.

39. Çuc ordean hastandu, erdeinatu eta urrundu duçu çure Cristo.

40. Hautsi duçu çure cerbitzariarequilaco patua, lurrean profanatu duçu haren sainduteguia.

41. Urratu ditutzu haren inguruco hesiac; icialdura eçarri duçu haren hazcargailuetan.

42. Larrutu dute bidean iragaiten ciren guciec; laidagarri eguin da bere hauçoençat.

43. Goratu duçu hura çaphatzen dutenen escuina; bozcariotan eçarri ditutzu haren etsai guciac;

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 88