Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 81:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Asaphen psalmoa.       Jaincoa jarri da jaincoen bilkuan, eta hequien erdian juiatzen ditu jaincoac.

2. Noiz arteo juiatuco duçue çucen-contra, onhetsico ditutzue bekatoreen beguitharteac?

3. Beharrari eta umeçurçari emoçue çucembidea; aphala eta beharra garbi athera çatzue.

4. Athera çaçue noharroina; beharra libra çaçue bekatorearen aztaparretic.

5. Ez dute jaquin, ez endelgutu; ilhumbeetan dabilça: lurraren asentu guciac ikaratuco dira.

6. Nic erran dut: Jainco çarete, eta oro Guciz-Goraren semeac.

7. Bainan guiçonac beçala hilen çarete çuec, eta aitzindarietaric bat beçala erorico çarete.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 81