Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 76:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Jaunaz orhoitu naiz, eta hasteticaco çure sendagaila guciez orhoit içanen naiz.

13. Eta çure eguinça gucietan erabiliren dut ene gogoa, eta alhaturen dut çure asmuez.

14. Oi Jaincoa, sainduac dira çure bideac; cein Jainco da gure Jaincoa beçain handi?

15. Çu çare Jainco sendagaila-eguilea.       Populuetan eçagutaraci duçu çure indarra;

16. Çure besoaz berrerosi duçu çure populua, Jacoben eta Josepen umeac.

17. Oi Jaincoa, urec ikusi çaituzte; urec ikusi eta icitu dira; çurrumbiloac laztu dira.

18. Ur-uhar gaitzac harrabots handitan erori dira; hedoiec ençunaraci dute beren orroa.       Çure gueciac ere, iragaiten ciren;

19. Çure ihurçuriaren burrumba inguruan çabilan.       Çure ximistec arguitu dute lurra: lurra ikaratu eta dardaratu da.

20. Itsasoaren erditic eguin duçu çure bidea, urqueta gaitzaren erditic çure bidexcac, eta nihorc ez ditu eçagutuco çure hatzac.

21. Arthalde bat beçala erakarri duçu çure populua Moisen eta Aaronen escuz.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 76