Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 76:10-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Ala Jaincoari urricalcen ahancico çaio, edo bere hasarrean hersico ditu bere urricalmenduac?

11. Eta erran dut: Orai naiz hasten: gambio hau Guciz-Goraren escutic dathor.

12. Jaunaz orhoitu naiz, eta hasteticaco çure sendagaila guciez orhoit içanen naiz.

13. Eta çure eguinça gucietan erabiliren dut ene gogoa, eta alhaturen dut çure asmuez.

14. Oi Jaincoa, sainduac dira çure bideac; cein Jainco da gure Jaincoa beçain handi?

15. Çu çare Jainco sendagaila-eguilea.       Populuetan eçagutaraci duçu çure indarra;

16. Çure besoaz berrerosi duçu çure populua, Jacoben eta Josepen umeac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 76