Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 67:3-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Iraungui beitez, kea iraunguitzen den beçala; nola suaren aitzinean urcen baita ezcoa, hala sunsi beitez bekatoreac Jaincoaren aitzinetic.

4. Aldiz, prestuac ase beitez, jauz beitez Jaincoaren aitzinean, eta bozcariotan gogo har beçate.

5. Canta çaçue Jaincoa, psalmo bat canta çoçue haren icenari; bidea aphain çoçue iguzqui-etzitearen gainera igana denari: Jauna da haren icena.       Jauz çaitezte haren aitzinean: Nahasico dira haren aitzinean,

6. Umeçurcen aitaren, alhargunen juiearen aitzinean.       Jaincoa bere sainduteguian da;

7. Harec etche berean egonarazten ditu aztura bereco guiçonac.       Harec atheratzen ditu bere indarraz lokarriz hestuac; eta orobat bihurriarena eguiten dutenac, hobietan daudecenac.      

8. Oi Jaincoa, çure populuaren aitzinean cinabilçanean, mortua gaindi iragaiten cinenean,

9. Lurra ikaratu cen, eta ceruac urthu ciren Sinaico Jaincoaren aitzinean, Israelgo Jaincoaren aitzinean.

10. Oi Jaincoa, uri goço bat bereci dioçu çure primançari; ahitua cen, bainan çuc sasualdu duçu.

11. Hartan egonen dira çure abereac: Jaincoa, çure eztitasunean hura aphaindu dioçu beharrari.

12. Jaunac indar handirequin solasa emanen diote berri onaren ekarleei.

13. Armadetaco erreguec maiteari, etcheco maite eta ederrari emanen diozca buluzquinac bereztera.

14. Lokartuac baçarete çuen primancen erdian, idurico duçue uso-hegal cilharreztatua eta ceinaren guibel-aldeac baitu urhearen arguidura eztia.

15. Jaun cerucoac haren gatic juiatuco dituenean erregueac, çurituco dira Selmonen elhurra beçala.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 67