Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 67:27-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Baldarnetan benedica çaçue Jaincoa, Jauna, Israelgo ithurrietaricacoac çaretenec.

28. Han cen Benjamin gaztettoa, bozcarioz çoratua.       Han ciren Judaco buruçaguiac, hequien aitzindariac, Çabulongo buruçaguiac, Nefthalico buruçaguiac.

29. Jaincoa, mana çoçu çure indarrari, Jaincoa, finca çaçu gure baithan eguin duçun hau.

30. Jerusalemen çure templotic erregueec escainiren darozquitzute emaitzac.

31. Larderia çatzu ihitoquietaco basabereac, cecenac beçala bilduac populuen behien erdira, iraizteco cilharra beçala frogatuac içan direnac.       Barraia çatzu guerla nahi duten jendaiac;

32. Eguiptotic ethorrico dira bidalquinac; Ethiopiac hedatuco diozca Jaunari escuac.

33. Lurreco erresumac, Jaincoa canta çaçue, Jaunari canta çotzue psalmoac.

34. Iguzqui-sorthaldera ceruco cerugainera igana den Jaincoari canta çotzue psalmoac.       Huna non bere minçoari emanen daroen indarraren ocentasuna.

35. Ospe bihur dioçoçue Jaincoari Israelen gainean: hedoietan aguercen dira haren handitasuna eta haren indarra.

36. Miresgarri da Jaincoa bere egoitza sainduan; Israelgo Jaincoac bere populuari emanen diozca indarra eta bihotzoitasuna. Jaincoari benedica bequio.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 67