Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 67:24-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Etsaien odolean gorri ditecen çuen çangoa eta çuen çakurren mihia.

25. Jaincoa, ikusi dute çure urhatsa, sainduteguian den ene Jaincoaren, ene erreguearen urhatsa.

26. Buruçaguiac cihoacen aitzinean psalmolariequin batean, nescatcha gazte atabalarien erdian.

27. Baldarnetan benedica çaçue Jaincoa, Jauna, Israelgo ithurrietaricacoac çaretenec.

28. Han cen Benjamin gaztettoa, bozcarioz çoratua.       Han ciren Judaco buruçaguiac, hequien aitzindariac, Çabulongo buruçaguiac, Nefthalico buruçaguiac.

29. Jaincoa, mana çoçu çure indarrari, Jaincoa, finca çaçu gure baithan eguin duçun hau.

30. Jerusalemen çure templotic erregueec escainiren darozquitzute emaitzac.

31. Larderia çatzu ihitoquietaco basabereac, cecenac beçala bilduac populuen behien erdira, iraizteco cilharra beçala frogatuac içan direnac.       Barraia çatzu guerla nahi duten jendaiac;

32. Eguiptotic ethorrico dira bidalquinac; Ethiopiac hedatuco diozca Jaunari escuac.

33. Lurreco erresumac, Jaincoa canta çaçue, Jaunari canta çotzue psalmoac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 67