Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 67:16-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Jaincoaren mendia, mendi goria da.       Mendi guicena, mendi goria da:

17. Certaco uste duçu halaco mendi guicenic badela?       Hura da mendia, ceintan Jaincoac laket baitu egotea; ecen Jauna han egonen da azqueneraino.

18. Jaincoaren orga-lasterra asco hamar milaz inguratua da; milaca dira bozten direnac; Jauna hequien erdian dago leku sainduan, Sinairen gainean beçala.

19. Igan çare leku gorara, gathibuac hartu ditutzu, guiçonetan onhetsi ditutzu emaitzac.       Çure escupera hartu ditutzu sinhesteric etzutenac Jainco Jauna gurequin egoten cela.

20. Egun oroz benedica bequio Jaunari: çorionezco bide bat aphainduco darocu; Jaincoa da gu salbatuco gaituena.

21. Gure Jaincoa da Jainco salbatzen duena eta heriotzeco athecaco nausi den Jaun Jauna.

22. Bainan Jaincoac hautsico ditu bere etsaien buruac, beren bekatuetan dabilçanen casco gorac.

23. Jaunac erran du: Atheratuco çaituztet Basandic, atheratuco çaituztet itsaso-barnetic,

24. Etsaien odolean gorri ditecen çuen çangoa eta çuen çakurren mihia.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 67