Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 67:13-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Armadetaco erreguec maiteari, etcheco maite eta ederrari emanen diozca buluzquinac bereztera.

14. Lokartuac baçarete çuen primancen erdian, idurico duçue uso-hegal cilharreztatua eta ceinaren guibel-aldeac baitu urhearen arguidura eztia.

15. Jaun cerucoac haren gatic juiatuco dituenean erregueac, çurituco dira Selmonen elhurra beçala.

16. Jaincoaren mendia, mendi goria da.       Mendi guicena, mendi goria da:

17. Certaco uste duçu halaco mendi guicenic badela?       Hura da mendia, ceintan Jaincoac laket baitu egotea; ecen Jauna han egonen da azqueneraino.

18. Jaincoaren orga-lasterra asco hamar milaz inguratua da; milaca dira bozten direnac; Jauna hequien erdian dago leku sainduan, Sinairen gainean beçala.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 67