Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 67:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, Dabidi berari canticaco psalmoa.

2. Alcha bedi Jaincoa; haiça beitez haren etsaiac; hura higüin dutenec iheseguin beçate haren aitzinetic.

3. Iraungui beitez, kea iraunguitzen den beçala; nola suaren aitzinean urcen baita ezcoa, hala sunsi beitez bekatoreac Jaincoaren aitzinetic.

4. Aldiz, prestuac ase beitez, jauz beitez Jaincoaren aitzinean, eta bozcariotan gogo har beçate.

5. Canta çaçue Jaincoa, psalmo bat canta çoçue haren icenari; bidea aphain çoçue iguzqui-etzitearen gainera igana denari: Jauna da haren icena.       Jauz çaitezte haren aitzinean: Nahasico dira haren aitzinean,

6. Umeçurcen aitaren, alhargunen juiearen aitzinean.       Jaincoa bere sainduteguian da;

7. Harec etche berean egonarazten ditu aztura bereco guiçonac.       Harec atheratzen ditu bere indarraz lokarriz hestuac; eta orobat bihurriarena eguiten dutenac, hobietan daudecenac.      

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 67