Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 65:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, birphizteco psalmoaren cantica.       Oi lurra, alde orotaric bozcariozco oihuac igor çatzic Jaincoari:

2. Psalmotan canta çaçue haren icena: haren laudorioei ospe emoçuete.

3. Jaincoari erroçue: Ceinen lazgarri diren çure eguinçac, Jauna! çure indar gaitzaren aitzinean, uko eguinen dute çure etsaiec.

4. Adora beçaitza lur guciac, canta betza çure laudorioac, psalmotan canta beça çure icena.

5. Çatozte eta ikus çatzue Jaincoaren eguinçac. Ikaragarri da guiçasemeen gaineco asmuetan.

6. Leihorretara harec bihurtu du itsasoa: oinez iragan dira hibaiaren erditic: han boztu gure Jauna baithan.

7. Hura bere indarraz erreguinatzen da bethi gucian: haren beguiac jendaien gainean daude: bihurriarena eguiten dutenac ez beitez hant beren baithan.

8. Jendaiac, benedica çaçue gure Jaincoa, eta orotan ençunaraz çatzue haren laudorioac.

9. Harec beguiratu du ene arima biciric, eta ene oinac ez ditu kordocatzerat utzi.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 65