Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 65:1-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, birphizteco psalmoaren cantica.       Oi lurra, alde orotaric bozcariozco oihuac igor çatzic Jaincoari:

2. Psalmotan canta çaçue haren icena: haren laudorioei ospe emoçuete.

3. Jaincoari erroçue: Ceinen lazgarri diren çure eguinçac, Jauna! çure indar gaitzaren aitzinean, uko eguinen dute çure etsaiec.

4. Adora beçaitza lur guciac, canta betza çure laudorioac, psalmotan canta beça çure icena.

5. Çatozte eta ikus çatzue Jaincoaren eguinçac. Ikaragarri da guiçasemeen gaineco asmuetan.

6. Leihorretara harec bihurtu du itsasoa: oinez iragan dira hibaiaren erditic: han boztu gure Jauna baithan.

7. Hura bere indarraz erreguinatzen da bethi gucian: haren beguiac jendaien gainean daude: bihurriarena eguiten dutenac ez beitez hant beren baithan.

8. Jendaiac, benedica çaçue gure Jaincoa, eta orotan ençunaraz çatzue haren laudorioac.

9. Harec beguiratu du ene arima biciric, eta ene oinac ez ditu kordocatzerat utzi.

10. Ecen, oi Jaincoa, frogatu gaituçu: suaz frogatu gaituçu, cilharra frogatzen den beçala.

11. Artean sarraraci gaituçu, gure gainera ekarri ditutzu hesturac,

12. Gure gainean eçarri ditutzu guiçon gogorrac.       Sutic eta uretic iragan gare, eta frescalekura erakarri gaituçu.

13. Çure etchera sarthuco naiz holocausten escaincera; bihurtuco darozquitzut

14. Ene ezpainec aguindu botuac;       Ecen ene ahoa minçatu da ene hesturaco orduan.

15. Holocausta goriac escainico darozquitzut, aharien usain onarequin; escainico darozquitzut idiac akerrequin.

16. Çatozte, ençun çaçue, Jaincoaren beldur çareten guciec; erranen ditut nolaco onguiac eguin diozcan ene arimari.

17. Ene ahoz oihu eguin diot eta ene mihiz goretsi dut.

18. Ikusi banu gaixtaqueria ene bihotzean, Jaunac ez ninduen ençunen.

19. Hargatic ençun nau Jaincoac, eta atzarri da ene othoitzari.

20. Benedicatua Jaincoa, bere ganic ene othoitza eta ene ganic bere urricalmendua aldaratu ez dituena.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 65