Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 58:4-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ecen huna non ethorri diren ene biciaren harcera; indarretan jauci dira ene gainera.

5. Eta hori, Jauna, ene aldetic gaizqui eta hobenic gabe; bidegaberic eguin gabe ibili naiz eta bidatu ditut ene urhatsac.

6. Ene bidera jaiqui çaite eta ikusaçu; eta çu, Jauna, armadetaco Jaincoa, Israelgo Jaincoa,       Abia çaite jendaqui gucien ikuscatzera; ez urrical tzarqueria eguiten hari diren guciei.

7. Itzulico dira ilhunaldera, eta çakurrec beçala gosea jasanen dute, eta hiriaren inguruan ibilico dira.

8. Hara non beren ahoan erasiaca harico diren; ezpata bat da hequien ezpainetan, eta erran dute: Norc aditu gaitu?

9. Eta çuc, Jauna, irri eguinen duçu hequiez; ezdeusetara ekarrico ditutzu jendaia guciac.

10. Çuri esquer beguiratuco dut ene indarra, ceren Jaincoa baita ene gueriça.

11. Aitzinduco çait ene Jaincoaren urricalmendua.

12. Jaincoac erakutsi darot cer içanen den ene etsaiez: etzatzula hil, othoi, beldurrez-eta orhoitzapen horren galcera ethor ditecen ene populuac.       Barraia çatzu çure indarraz, ken çotzute beren escuac, Jauna, ene gueriçatzailea.

13. Gaztiga çaçu hequien ahoco hobena, hequien ezpainetaco solasa, eta beren hampurusquerian atzemanac içan beitez.       Aguertuac içanen dira hequien burho eta gueçurrac

14. Xahupeneco egunean, çure hasarreac xahutuco dituenean; eta ez dira içanen guehiago.       Eta jaquinen dute Jaincoa erreguinatzen dela Jacoben gainean eta lurraren bazterretaraino.

15. Itzulico dira ilhunaldera, çakurrec beçala jasanen dute gosea, eta hiriaren inguruan ibilico dira.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 58