Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 58:13-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Gaztiga çaçu hequien ahoco hobena, hequien ezpainetaco solasa, eta beren hampurusquerian atzemanac içan beitez.       Aguertuac içanen dira hequien burho eta gueçurrac

14. Xahupeneco egunean, çure hasarreac xahutuco dituenean; eta ez dira içanen guehiago.       Eta jaquinen dute Jaincoa erreguinatzen dela Jacoben gainean eta lurraren bazterretaraino.

15. Itzulico dira ilhunaldera, çakurrec beçala jasanen dute gosea, eta hiriaren inguruan ibilico dira.

16. Jan nahiz barraiatuco dira; bainan ez dira aseco eta marmaraca harico dira.

17. Nic aldiz cantatuco dut çure indarra, eta goicetic goretsico dut çure urricalmendua;       Ceren ene gueriçatzaile eta ene ihes-leku eguin çaren, ene hesturaco egunean.

18. Ene lagunçailea, maniurraren gainean cantatuco çaitut, ceren çaren ene Jainco beguiralea, ene Jainco ni urricari nauçuna.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 58