Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 54:8-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Huna non ihes-eguinez naicen urrundu, eta bakartasunean naiz guelditu.

9. Izpirituco uzcurreriatic eta phesiatic atheratu nauenaren iguri nindagoen.

10. Eragotz çatzu, Jauna, alde orotara eraguioçute hequien mihiei; ecen tzarqueriaric eta nahasqueriaric baicen ez dut hirian ikusi.

11. Gau eta egun tzarqueriec inguratzen du bere harrasien gainean; borchac

12. Eta bidegabequeriac haren erdian dira;       Lucurança eta cimarkua ez dira hango placetaric urrundu.

13. Ecen baldin ene etsaiac madaricatu içan banindu, jasan nuqueen segurqui;       Eta gaitzirizcotan nindaucana, ene contra goraqui minçatu içan balitz, gordeco nincen eiqui haren ganic.

14. Bainan çu çare, enequin bat cinena, ene bidaria, ene eçaguna,

15. Enequin batean onthurunça goçoac eguiten cintuena, eta enequin batasunean Jaincoaren etchean ibilcen cinena.      

16. Herioa gainera bequiote; ifernura biciric jauts beitez;       Gaixtaqueria hequien egoitzetan eta hequien erdian dagoelacotz.

17. Nic aldiz, Jaunari dei eguin diot, eta Jaunac atheraco nau.

18. Goicean, egüerditan, arratsean aithor emanen diot eta aguertuco diozcat ene nahigabeac, eta ençunen du ene minçoa.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 54