Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 54:16-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Herioa gainera bequiote; ifernura biciric jauts beitez;       Gaixtaqueria hequien egoitzetan eta hequien erdian dagoelacotz.

17. Nic aldiz, Jaunari dei eguin diot, eta Jaunac atheraco nau.

18. Goicean, egüerditan, arratsean aithor emanen diot eta aguertuco diozcat ene nahigabeac, eta ençunen du ene minçoa.

19. Baquea emanen dio ene arimari ene contra hurbilcen direnen ganic, ecen hainitz dira ene inguruan.

20. Jaincoac, mendeac baino lehenago danic dirauenac, ençunen nau, eta aphalduco ditu.       Ecen ez da nehorceric hequien baithan, eta ez dira Jaincoaren beldur.

21. Jaunac hedatuco du escua, bakotchari bere sariaren emateco.       Lohitu dute harequilaco patua;

22. Haiçatuac içan dira haren beguithartearen hasarreaz; haren bihotzac eguin diote gainera.       Hainaren solasac olioa baino legunago direlaric, eguiazco gueciac dira.

23. Jaunaren gain utzaçu çure grina, eta berac hacico çaitu: ez du guiçon çucena bethi gora-beheretan utzico.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 54