Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 54:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, cantiquetan, Dabiden adigarri.

2. Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza, ez arbuia ene errequeiac;

3. Beguira diçadaçu, eta ençun neçaçu.       Ilhun nago ene gogoco alhaduran; asaldatu naute

4. Ene etsaiaren minçoac eta gaixtaguinaren hestutzeac;       Ceren ene gain eguin baitituzte gaixtaqueriac, eta beren sephan ene atsecabegarri baitira.

5. Ene bihotza asaldutan dago ene baithan, eta heriotzearen icialdura ene gainera erori da.

6. Beldurra eta ikara ene gainera jautsi dira, eta ilhumbeec estali naute.

7. Eta erran dut: Norc emanen darozquit usoaren hegalac? hegalda nindaite, phausa-leku batera hel nindaite.

8. Huna non ihes-eguinez naicen urrundu, eta bakartasunean naiz guelditu.

9. Izpirituco uzcurreriatic eta phesiatic atheratu nauenaren iguri nindagoen.

10. Eragotz çatzu, Jauna, alde orotara eraguioçute hequien mihiei; ecen tzarqueriaric eta nahasqueriaric baicen ez dut hirian ikusi.

11. Gau eta egun tzarqueriec inguratzen du bere harrasien gainean; borchac

12. Eta bidegabequeriac haren erdian dira;       Lucurança eta cimarkua ez dira hango placetaric urrundu.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 54