Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 49:6-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Ceruec goraqui erranen dute haren çucentasuna, ceren Jaincoa bera baita juie.

7. Adi çaçu, ene populua, minçatzera noha; adi çaçu, Israel, eta lekucotasun atheraco darotzut: ni naiz Jaincoa, çure Jaincoa.

8. Çure sacrificioen gainean ez darotzut jaçarrico; ecen çure holocaustac ene aitzinean dira bethi.

9. Ez dut aratcheric çure etchetic hartuco, ez-eta akerric çure arthaldeetaric;

10. Ecen eneac dira oihanetaco abereac oro, mendietan diren aciendac eta idiac.

11. Eçagutzen ditut ceruco hegastin guciac, eta bazterren edertasuna ene escuan da.

12. Gosetzen baninz, ez neçaqueçu çuri erran; ecen lurra alde batetic bercera eta harec daduzcan guciac eneac dira.

13. Cecenquitic janen edo aker-odolic edanen othe dut?

14. Laudoriozco sacrificioa imola çoçu Jaincoari, eta çure botuac bihur çotzu Guciz-Gorari.

15. Hesturaco egunean niri dei eguidaçu, eta nic atheratuco çaitut, eta çuc ohoratuco nauçu.

16. Bainan Jaincoac erran dio bekatoreari: Certan hari haiz ene erabaquien erasten eta hire ahoan ene lekucotasunaren erabilcen?

17. Hic berriz, gaitzets duc ene irakaspena, eta guibelerat arthiqui dituc ene hitzac.

18. Ikusten bahuen ohoin bat, harequin laster eguiten huen, eta berceen emazteequin kutsatzen cirenequin iharduquipen harcen huen.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 49