Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 49:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Gainetic cerua, beheretic lurra deithuco ditu bere populuaren berezteco.

5. Bil çotzue bere sainduac, sacrificioen gainean harequin batasun eguin dutenac.

6. Ceruec goraqui erranen dute haren çucentasuna, ceren Jaincoa bera baita juie.

7. Adi çaçu, ene populua, minçatzera noha; adi çaçu, Israel, eta lekucotasun atheraco darotzut: ni naiz Jaincoa, çure Jaincoa.

8. Çure sacrificioen gainean ez darotzut jaçarrico; ecen çure holocaustac ene aitzinean dira bethi.

9. Ez dut aratcheric çure etchetic hartuco, ez-eta akerric çure arthaldeetaric;

10. Ecen eneac dira oihanetaco abereac oro, mendietan diren aciendac eta idiac.

11. Eçagutzen ditut ceruco hegastin guciac, eta bazterren edertasuna ene escuan da.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 49