Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 48:14-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Beren bidea beren behaztopagarri dute; eta halere beren ahoco elheetan içanen dira laket.

15. Ardiac beçala ifernuan eçarriac içan dira; herioac alhatuco ditu.       Prestuac goicetic jarrico çaizcote nausi; ospetic lekora, indar guciac iraunguico çaizcote ifernuan.

16. Jaunac ordean ifernuaren ahaletic berrerosico du ene arima, bere escura hartuco nauenean.

17. Ez lotsa, guiçona aberastua eta haren etcheco ospea handitua içanen direnean;

18. Ceren ez baititu hilcean guciac eramanen, eta haren ospea ez baita haren ondotic jarraiquico;

19. Ecen bici deno içanen da çoritsu; ongui eguinen dioçunean, laudatuco çaitu.

20. Sarthuco da bere arbasoac dituen lekuan, eta behinere ez du ikusico arguia.

21. Guiçonac, ohoretan cenean, ez du adimenduric içan, abere adimendugabecoen pare jarri eta hequien idurico eguin da.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 48