Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 48:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, Coreren semeei psalmoa.

2. Hauquiec adi çatzue, populuac; beharria heda çaçue lurrean egoten çareten guciec,

3. Lurraren semeec eta guiçonen semeec, aberats eta behar oroc batean.

4. Ene ahoac erranen du çuhurtasuna, ene bihotzeco gogoetac umotasuna.

5. Parabolara makurtuco dut ene beharria; maniurraren gainean aguertuco dut ene erratecoa.

6. Cer ariaz beldur içanen naiz egun gaitzean? ceren ene urhatsen tzarqueriac inguratuco bainau.

7. Beren indarraren gainean sinheste dutenec eta beren aberastasun handiez sendagaila eguiten dutenec jaquin beçate,

8. Anaiac anaia ez duela berrerosten. Berce guiçon batec berrerosiren othe du? Jaincoari ez dio jabalceco dina eguinen,

9. Ez-eta bere arimaren berrerospeneco saria emanen; lanean harico bada ere bethi

10. Eta bicico bada ere akabançaraino.

11. Ez du heriotzea ikusico, çuhurrac hilcen ikustean: erhoa eta çoroa orobat galduco dira.       Berceei utzico diozcate beren aberastasunac,

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 48