Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 38:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, Idithuni berari, Dabiden cantica.

2. Erran içan dut: Çainduco ditut ene bideac, ez nadien ene mihiaz eguin hobendun.       Çain bat eçarri diot ene ahoari, bekatorea ene contra jarcen celaric.

3. Ixilic eta aphalic egotu naiz, eta gauça onetan ere ez naiz minçatu, eta erreberritu da ene oinhacea.

4. Ene baithan berotu da ene bihotza, eta ene gogoetetan sua biztu da.

5. Ene mihiz erran içan dut: Jauna, eçaguturaz diçadaçu ene azquen ordua,       Eta cembat diren oraino ene bicitzeco egunac, jaquin deçadan cembat dudan escas.

6. Huna non ene egunac eçarri ditutzun kondatzeco errex, eta ene içatea ezdeus bat beçala da çure aitzinean.       Eguiazqui, bici den guiçona ongui gauça ezdeusa da.

7. Eguiazqui, iduripen bat beçala iragaiten da guiçona; eta halere grinatzen da alferretan.       Hari da diru metatzen, eta ez daqui norençat bilcen dituen.

8. Eta orai ceri nago iguri? Ez othe Jaunari? bai, ene ontasun gucia çure baithan da.

9. Athera neçaçu ene gaizqui gucietatic: laidagarritzat eman nauçu çoroari.

10. Ixilic guelditu naiz eta ez dut ahoa idequi, ceren çuc eguin baititutzu horiec:

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 38