Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 23:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Ceren harec baitu itsasoen gainean asentatu, eta ibaien gainean xuxendu.

3. Nor içanen da Jaunaren mendira, edo nor egonen ahal da haren leku sainduan?

4. Escuac hobengabe eta bihotza xahu dituena, bere arima alferretan içan ez duena, eta bere lagunari cimarkurequin cin eguin ez dioena.

5. Hainac ardietsiren du Jauna ganic benedicionea eta Jainco bere salbatzailea ganic urricalpena.

6. Hura da Jaincoa bilhatzen dutenen guiçaldia, Jacoben Jaincoaren beguithartea bilhatzen dutenena.

7. Çabal çatzue çuen atheac, oi buruçaguiac; çabal çaitezte, oi athe bethierecoac; eta sarthuren da erregue ospezcoa.

8. Cein da ospezco erregue hori? Jaun hazcar eta ahalduna, Jaun guduetan ahalduna.

9. Çabal çatzue çuen atheac, oi buruçaguiac; çabal çaitezte, oi athe bethierecoac; eta sarthuren da erregue ospezcoa,

10. Cein da ospezco erregue hori? Armadetaco Jauna da ospezco erregue.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 23