Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 16:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabiden othoitza.       Jauna, bere bidea emoçu ene çucenari; ençun çaçu ene errequeia.       Çure beharriac onhets beça ene othoitz, amarruric gabe ene ezpainac eguiten dutena.

2. Çure beguithartetic ilki bedi ene erabaquia; çure beguiec ikus beçate çucena.

3. Frogatu duçu ene bihotza; gauaz ikustera ethorri çaizquit; suaz frogatu nauçu, eta tzarqueriaric ez da ene baithan aurkitu.

4. Ene ahoa ez dadien minça guiçonen eguincen arabera, bide gogorrac iduqui ditut çure ahoco hitzen ariaz.

5. Çure bideetan emoçute ene urhatsei indarra, behaztopa ez ditecen ene oinac.

6. Nic deihadar eguin dut ençun nauçulacotz, ene Jaincoa: ene alderat makur çaçu çure beharria, eta ençun çatzu ene hitzac.

7. Espantagarriqui aguer çatzu çure urricalpenac, çure baithan beren phesquiça daducatenac salbatzen ditutzun Jauna.

8. Begui-ninia beçala çain neçaçu çure escuinari bihurcen diren gaixtaguinetaric.       Çure hegalen itzalean gueriça neçaçu

9. Atsecabeztatu nauten gaixtaguinetaric.       Ene etsaiec inguratu dute ene arima;

10. Gogortu dituzte beren bihotzac; hequien ahoac ez du içan hampurusqueriaco solasic baicen.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 16