Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 144:7-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Aiphamenetan eçarrico dute çure eztitasuneco nasaiciaren orhoitzapena, eta çure çucentasunaz bozcariotan ibilico dira.

8. Urricalcor eta urricalmendutsu da Jauna, jasancor eta hainitz urricalmendutsu.

9. Jauna guciençat ezti da, eta haren urricalpenac hedatzen dira haren eguincunde gucien gainera.

10. Çure eguincari guciec aithor eman biaçaçute, Jauna, eta benedica beçaitzazte çure sainduec.

11. Erranen dute çure erreinuco ospea, eta çure ahalaren handiaz minçatuco dira,

12. Guiçasemeei eçagutarazteco çure ahala eta çure erreinuco ospearen handitasuna.

13. Çure erreguetasunac menderen mendetan badirau eta çure nausitasuna guiçaldi gucien gainera da hedatzen.       Jauna fidel da bere hitz gucietan, eta saindu bere eguinça orotan.

14. Jaunac xutitzen ditu erorcen diren guciac, eta jaiquitzen eroriac direnac.

15. Begui guciac çuri daude, Jauna, eta çuc behar den mugan ematen duçu hequien hazcurria.

16. Çabalcen duçu escua eta benedicionez bethetzen ditutzu abere guciac.

17. Jauna çucena da bere bide gucietan, eta saindua bere eguinça orotan.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 144