Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 144:15-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Begui guciac çuri daude, Jauna, eta çuc behar den mugan ematen duçu hequien hazcurria.

16. Çabalcen duçu escua eta benedicionez bethetzen ditutzu abere guciac.

17. Jauna çucena da bere bide gucietan, eta saindua bere eguinça orotan.

18. Jauna hurbil dago dei eguiten daroeten gucien ganic, cintasunean dei eguiten daroetenen ganic.

19. Haren beldur direnen nahia eguinen du, eta ençunen du hequien othoitza, eta salbatuco ditu.

20. Jaunac beguiratzen ditu hura maite duten guciac, eta galduco ditu bekatoreac oro.

21. Ene ahoac eguinen ditu Jaunaren laudorioac; guiçon guciec benedica beçate haren icen saindua orai eta menderen mendetan.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 144