Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:95-107 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

95. Gaixtaguinec iguriqui naute, ni galdu nahiz; bainan eçagutu ditut çure lekucotasunac.

96. Gauça akabatu gucien akabança ikusi dut; bainan çure leguea guciz da hedatua.       MEM.

97. Nola maithatu dudan, Jauna, çure leguea! Hartan alhatzen dut egun gucian ene gogoa.

98. Ene etsaiac baino umoago eguin nauçu çure legueaz, ceren hari bainago bethi iratchiquia.

99. Adimendu handiagoa içatu dut ene irakasle guciec baino, ceren çure lekucotasunac içatu baitira bethi ene gogoaren alhabide.

100. Adimenduz gainditu ditut çaharrac, ceren çure manamenduac ditudan bilhatu.

101. Ene oinac bide tzar gucitaric debecatu ditut, çure hitzaren beguiratzea gatic.

102. Çure erabaquietaric ez naiz makurtu, ceren çuc eman içan darotaçun leguea.

103. Ceinen goço çaizquidan çure solasac! Eztia ene ahoari baino guehiago.

104. Çure manamenduez içatu naiz arguitua: hargatic higüindu ditut tzarqueriaco bide guciac.       NUN.

105. Çure hitza criselu bat da ene urhatsençat, eta argui bat ene ibilbideençat.

106. Cin eguin eta burutan hartu dut çure çucentasuneco erabaquien çaincea.

107. Alde orotaric beheratua naiz, Jauna; bizcor neçaçu çure hitzaren arabera.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118