Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:83-101 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

83. Ecen bilhacatu naiz çahagui bat içotzean beçala: ez ditut halere ahanci çure manamenduac.

84. Cembat egun ditu çure cerbitzariac, çucenari bidea eman dioçoçun arteo ene jaçarleen gainean?

85. Gaixtaguinec erasi darozquidate elhe huts asco, bainan ez çure leguearen iduricoric.

86. Çure manamendu guciac eguia fiera dira: ene etsaiec bidegabequi jaçarri darotade: lagun neçaçu.

87. Xahutzer naute lurrean: nic ordean ez ditut bazterrerat utzi çure manamenduac.

88. Bizcor neçaçu çure urricalmenduaren arabera, eta beguiratuco ditut çure ahoco lekucotasunac.       LAMED.

89. Çure hitzac, Jauna, bethiren bethi dirauca ceruan.

90. Çure eguiac dirauca mendetic mendera: çuc asentatu duçu lurra, eta badirau.

91. Egunac iharduquitzen du çuc manatu urhatsean, ceren oroc cerbitzatzen baitzaituzte.

92. Çure legueaz içan ez balira ene gogoco erabilquetac, orduan beharbada galduco nincen ene beheramenduan.

93. Behinere ez ditut ahancico çure manamenduac, ceren hequien bidez bainauçu bizcortu.

94. Çurea naiz, salba neçaçu, ecen çure manamenduac bilhatu ditut.

95. Gaixtaguinec iguriqui naute, ni galdu nahiz; bainan eçagutu ditut çure lekucotasunac.

96. Gauça akabatu gucien akabança ikusi dut; bainan çure leguea guciz da hedatua.       MEM.

97. Nola maithatu dudan, Jauna, çure leguea! Hartan alhatzen dut egun gucian ene gogoa.

98. Ene etsaiac baino umoago eguin nauçu çure legueaz, ceren hari bainago bethi iratchiquia.

99. Adimendu handiagoa içatu dut ene irakasle guciec baino, ceren çure lekucotasunac içatu baitira bethi ene gogoaren alhabide.

100. Adimenduz gainditu ditut çaharrac, ceren çure manamenduac ditudan bilhatu.

101. Ene oinac bide tzar gucitaric debecatu ditut, çure hitzaren beguiratzea gatic.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118