Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:80-85 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

80. Ene bihotza nothagabe bilhaca bedi çure legueetan biciz, ez nadiençat içan ahalquetara arthiquia.       CAPH.

81. Ene arima iraungui da çure ganicaco salbamenduaren iguri, eta çure hitzean eçarri dut ene phesquiça gucia.

82. Ene beguiac iraungui dira çure aguincen ondoreen iguri, ciotelaric: Noiz emanen darotaçu sosegu?

83. Ecen bilhacatu naiz çahagui bat içotzean beçala: ez ditut halere ahanci çure manamenduac.

84. Cembat egun ditu çure cerbitzariac, çucenari bidea eman dioçoçun arteo ene jaçarleen gainean?

85. Gaixtaguinec erasi darozquidate elhe huts asco, bainan ez çure leguearen iduricoric.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118