Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:71-79 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

71. Enetzat on da ceren beheratu nauçun, ikas detzadan çure legueac.

72. Çure ahoco leguea enetzat hobe da, urhe eta cilhar metac baino.       JOD.

73. Çure escuec eguin eta orhatu naute: indaçu adimendua ikas ditzadan çure manamenduac.

74. Çure beldur direnec ikusico naute eta boztuco dira, çure hitzetan eçarri dudalacotz ene iguriquimen gucia.

75. Eçagutzen dut, Jauna, çure erabaquiac çucenezcoac direla, eta çucenqui beheratu nauçula.

76. Çure urricalmendua ethor bedi ene sosegatzera, çure cerbitzariari eman dioçun hitzaren arabera.

77. Ethor bequizquit çure urricalçapenac, eta bicico naiz, ceren çure legueaz baitira ene gogo-erabilquetac.

78. Ahalquez estaliac içan beitez hampurutsuac, ene gainean bidegabequi erabili dutelacotz gaixtaqueria: nic aldiz, çure manamenduetan alhatzen nuen gogoa.

79. Ene alde itzul beitez çure beldur direnac, eta çure lekucotasunan berri daquitenac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118