Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:67-77 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

67. Beheratua içan nindadien aitzinean, hobendun erori nincen: hargatic çaindu dut çure leguea.

68. Ona çare çu, eta çure ontasunean irakats diçadatzu çure legueac.

69. Hampurutsuen gaixtaqueria metatua da ene gainean: nic orduan ene bihotz guciaz ikarturen ditut çure manamenduac.

70. Esnea beçala manthoindua da hequien bihotza, nic aldiz çure leguean alhatu dut ene gogoa.

71. Enetzat on da ceren beheratu nauçun, ikas detzadan çure legueac.

72. Çure ahoco leguea enetzat hobe da, urhe eta cilhar metac baino.       JOD.

73. Çure escuec eguin eta orhatu naute: indaçu adimendua ikas ditzadan çure manamenduac.

74. Çure beldur direnec ikusico naute eta boztuco dira, çure hitzetan eçarri dudalacotz ene iguriquimen gucia.

75. Eçagutzen dut, Jauna, çure erabaquiac çucenezcoac direla, eta çucenqui beheratu nauçula.

76. Çure urricalmendua ethor bedi ene sosegatzera, çure cerbitzariari eman dioçun hitzaren arabera.

77. Ethor bequizquit çure urricalçapenac, eta bicico naiz, ceren çure legueaz baitira ene gogo-erabilquetac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118