Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:32-49 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Çure manamenduen bideaz lastereguin dut, çabaldu duçunean ene bihotza.       HE.

33. Leguetzat emadaçu, Jauna, çure manamenduen bidea, eta hura bilhaturen dut bethi.

34. Emadaçu eçagutza, eta ikartuco dut çure leguea eta ene bihotz oroz beguiratuco dut.

35. Eraman neçaçu çure manamenduen bideaz, ceren hura nahi içan baitut.

36. Ene bihotzari ixuria emoçu çure lekucotasunetara, eta ez jaramanqueriara.

37. Bazter çatzu ene beguiac, ez detzazten gauça hutsalac ikus; çure bidean bizcor neçaçu.

38. Çure hitza jar çaçu çure cerbitzariaren baithan, egon dadiençat çure beldurrean.

39. Ene ganic ken çaçu lotsatzen nauen laidoa, ecen goçoz betheac dira çure erabaquiac.

40. Huna non çure leguearen lehiaz nagon erretzen; çure çucentasunaren arabera biciaraz neçaçu.       VAU.

41. Çure urricalmendua, Jauna, ene gainera jauts bedi, eta çure ganicaco salbamendua çure hitzaren arabera.

42. Eta hitz bat ihardetsico diotet jaçarrica hari çaizquitanei, çure solasetan daducadala ene iguriquimena.

43. Eta ez biaçaçu nihoiz-ere ahotic ken eguiaren hitza, ceren çure solasetan baitut ene phesquiça.

44. Eta bethi beguiraturen dut çure leguea, bethi eta bethiren bethi.

45. Bide çabalaz nindabilan, çure manamenduac bilhatu nituelacotz.      

46. Çure lekucotasunez erregueen aitzinean minçatzen nincen, eta ez nincen ahalquetara erorcen.

47. Eta çure manamendu maithatu nituenetan alhatzen nuen gogoa.

48. Eta ene escuac alchatu ditut çure manamendu maithatu ditudanei, eta çure legueetan nincen alhatzen.       ÇAIN.

49. Orhoit çaiteci çure cerbitzariari eman hitzaz, ceintaz niri eman baitarotaçu ene phesquiça.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118