Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:21-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Açurriatu ditutzu hampurutsuac; madaricatuac, çure manamenduetaric makurcen direnac.

22. Laidoa eta erdeinua ken çatzu ene gainetic, bilhatu ditudalacotz çure lekucotasunac;

23. Ecen buruçaguiac jarri eta ene contra minçatu dira; aldiz çure cerbitzaria, çure legueetan alhatzen cen;

24. Alabainan çure lekucotasunac dira ene gogo-erabilquetac, eta çure legueac ene bidari.       DALETH.

25. Lurrari eroria dago ene arima: bizcor neçaçu çure hitzaren arabera.

26. Erakutsi darozquitzut ene bideac, eta ençun nauçu: irakats diçadatzu çure legueac.

27. Irakats diçadaçu çure legueen bidea; eta çure sendagailez alhatuco dut ene gogoa.

28. Unhaduraz lo-asmara erori da ene arima, hazcar neçaçu çure aguincen arabera.

29. Tzarqueriaco bidetic aldara neçaçu, eta çure leguearen arietan urrical çaquizquit.

30. Eguiaren bidea dut hautatu, eta çure erabaquiac ez ditut ahanci.

31. Jauna, çure lekucotasunei naiz eratchiqui; ez beneçaçu arthic ahalquetara.

32. Çure manamenduen bideaz lastereguin dut, çabaldu duçunean ene bihotza.       HE.

33. Leguetzat emadaçu, Jauna, çure manamenduen bidea, eta hura bilhaturen dut bethi.

34. Emadaçu eçagutza, eta ikartuco dut çure leguea eta ene bihotz oroz beguiratuco dut.

35. Eraman neçaçu çure manamenduen bideaz, ceren hura nahi içan baitut.

36. Ene bihotzari ixuria emoçu çure lekucotasunetara, eta ez jaramanqueriara.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118