19. Ni arrotz bat naiz lurraren gainean: ez biatzatzu gorde çure manamenduac.
20. Çure leguean lehiaz bethi hurrandua da ene arima.
21. Açurriatu ditutzu hampurutsuac; madaricatuac, çure manamenduetaric makurcen direnac.
22. Laidoa eta erdeinua ken çatzu ene gainetic, bilhatu ditudalacotz çure lekucotasunac;
23. Ecen buruçaguiac jarri eta ene contra minçatu dira; aldiz çure cerbitzaria, çure legueetan alhatzen cen;
24. Alabainan çure lekucotasunac dira ene gogo-erabilquetac, eta çure legueac ene bidari. DALETH.
25. Lurrari eroria dago ene arima: bizcor neçaçu çure hitzaren arabera.
26. Erakutsi darozquitzut ene bideac, eta ençun nauçu: irakats diçadatzu çure legueac.
27. Irakats diçadaçu çure legueen bidea; eta çure sendagailez alhatuco dut ene gogoa.
28. Unhaduraz lo-asmara erori da ene arima, hazcar neçaçu çure aguincen arabera.