Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:18-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Argui çatzu ene beguiac eta çure legueco miresgarritasunac beguietsiren ditut.

19. Ni arrotz bat naiz lurraren gainean: ez biatzatzu gorde çure manamenduac.

20. Çure leguean lehiaz bethi hurrandua da ene arima.

21. Açurriatu ditutzu hampurutsuac; madaricatuac, çure manamenduetaric makurcen direnac.

22. Laidoa eta erdeinua ken çatzu ene gainetic, bilhatu ditudalacotz çure lekucotasunac;

23. Ecen buruçaguiac jarri eta ene contra minçatu dira; aldiz çure cerbitzaria, çure legueetan alhatzen cen;

24. Alabainan çure lekucotasunac dira ene gogo-erabilquetac, eta çure legueac ene bidari.       DALETH.

25. Lurrari eroria dago ene arima: bizcor neçaçu çure hitzaren arabera.

26. Erakutsi darozquitzut ene bideac, eta ençun nauçu: irakats diçadatzu çure legueac.

27. Irakats diçadaçu çure legueen bidea; eta çure sendagailez alhatuco dut ene gogoa.

28. Unhaduraz lo-asmara erori da ene arima, hazcar neçaçu çure aguincen arabera.

29. Tzarqueriaco bidetic aldara neçaçu, eta çure leguearen arietan urrical çaquizquit.

30. Eguiaren bidea dut hautatu, eta çure erabaquiac ez ditut ahanci.

31. Jauna, çure lekucotasunei naiz eratchiqui; ez beneçaçu arthic ahalquetara.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118