17. Dohain emoçu çure cerbitzariari, bizcor neçaçu, eta beguiratuco ditut çure erranac.
18. Argui çatzu ene beguiac eta çure legueco miresgarritasunac beguietsiren ditut.
19. Ni arrotz bat naiz lurraren gainean: ez biatzatzu gorde çure manamenduac.
20. Çure leguean lehiaz bethi hurrandua da ene arima.
21. Açurriatu ditutzu hampurutsuac; madaricatuac, çure manamenduetaric makurcen direnac.
22. Laidoa eta erdeinua ken çatzu ene gainetic, bilhatu ditudalacotz çure lekucotasunac;
23. Ecen buruçaguiac jarri eta ene contra minçatu dira; aldiz çure cerbitzaria, çure legueetan alhatzen cen;
24. Alabainan çure lekucotasunac dira ene gogo-erabilquetac, eta çure legueac ene bidari. DALETH.