Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:159-165 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

159. Jauna, ikusaçu nola maithatu ditudan çure manamenduac çure urricalpenean emadaçu bicia.

160. Eguia da çure hitz gucien erroa; çure çucentasunaren erabaquiec menderen mendetan dute iraunen.       SIN.

161. Ariaric gabe jaçarri darotet buruçaguiec, eta ene bihotza çure solasen beldurrez egon da.

162. Çure hitzen gainean bozcariotan sarthuco naiz, buluzquin handi batzu atzeman dituena iduri.

163. Higüincetan içatu dut eta gaitzetsi gaixtaqueria; aldiz çure leguea maite içan dut.

164. Egunean çazpitan laudorioac cantatu darozquitzut çure çucentasuneco erabaquien gainean.

165. Baque handi bat da çure leguea maite dutenençat, eta behaztopagailuric hequiençat ez da.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118