Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:151-159 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

151. Hurbil çare, Jauna; eta çure bide guciac eguia bera dira.

152. Hastetic eçagutu dut çure lekucotasunetaric, bethicotzat asentatu ditutzula.       RES.

153. Ikusaçu ene beheramendua, eta athera neçaçu, ceren ez baitut ahanci çure leguea.

154. Juia çaçu ene eguitecoa eta berreros neçaçu: bicia bihur diçadaçu çure hitzaren gatic.

155. Bekatoreetaric urrun dago salbamendua, ez dituztelacotz çure legueac bilhatu.

156. Handiac dira, Jauna, çure urricalpenac: biciaraz neçaçu çure erabaqui çucenaren arabera.

157. Hainitz dira niri jaçarcen eta ene hestutzera hari direnac: çure lekucotasunetaric ez naiz makurtu.

158. Ikusi ditut leguea hausten çutenac, eta ihartu naiz ceren etzituzten çure hitzac beguiratzen.

159. Jauna, ikusaçu nola maithatu ditudan çure manamenduac çure urricalpenean emadaçu bicia.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118