Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:143-159 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

143. Hestura eta athequec atzeman naute: çure manamenduac dira ene gogoaren alhabideac.

144. Çure lekucotasunac bethiereco çucentasuna dira; emadaçu adimendua, eta bicico naiz.       COPH.

145. Ene bihotz oroz eguin dut oihu: Ençun neçaçu, Jauna: bilhatuco ditut çure legueac.

146. Çuri eguin dut oihu: Salba neçaçu; beguiratuco ditut çure manamenduac.

147. Goiz lehenetic abiatu naiz, eta deihadar eguin dut, ceren çure hitzetan eçarri baitut ene iguriquimen gucia.

148. Arguia baino lehen çure gana goititu ditut beguiac, çure solasez alhatzeco ene gogoa.

149. Ene minçoa adi çaçu, Jauna, çure urricalmenduaren arabera; eta çure çucentasunaren arabera hazcar çaçu ene bicia.

150. Ene jaçarleac gaizquiari hurbildu çaizco; urrundu dira, berriz, çure leguetic.

151. Hurbil çare, Jauna; eta çure bide guciac eguia bera dira.

152. Hastetic eçagutu dut çure lekucotasunetaric, bethicotzat asentatu ditutzula.       RES.

153. Ikusaçu ene beheramendua, eta athera neçaçu, ceren ez baitut ahanci çure leguea.

154. Juia çaçu ene eguitecoa eta berreros neçaçu: bicia bihur diçadaçu çure hitzaren gatic.

155. Bekatoreetaric urrun dago salbamendua, ez dituztelacotz çure legueac bilhatu.

156. Handiac dira, Jauna, çure urricalpenac: biciaraz neçaçu çure erabaqui çucenaren arabera.

157. Hainitz dira niri jaçarcen eta ene hestutzera hari direnac: çure lekucotasunetaric ez naiz makurtu.

158. Ikusi ditut leguea hausten çutenac, eta ihartu naiz ceren etzituzten çure hitzac beguiratzen.

159. Jauna, ikusaçu nola maithatu ditudan çure manamenduac çure urricalpenean emadaçu bicia.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118