Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:13-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Ene ezpainetan derabilzcat çure ahoco erabaqui guciac.

14. Çure lekucotasunen bidean dut laket, aberastasun gucietan beçala.

15. Çure manamenduetan alhatuco dut gogoa, eta çure bideei beguira egonen naiz.

16. Çure manamenduetan alhatuco dut gogoa, çure erranac ez ditut ahancico.       GUIMEL.

17. Dohain emoçu çure cerbitzariari, bizcor neçaçu, eta beguiratuco ditut çure erranac.

18. Argui çatzu ene beguiac eta çure legueco miresgarritasunac beguietsiren ditut.

19. Ni arrotz bat naiz lurraren gainean: ez biatzatzu gorde çure manamenduac.

20. Çure leguean lehiaz bethi hurrandua da ene arima.

21. Açurriatu ditutzu hampurutsuac; madaricatuac, çure manamenduetaric makurcen direnac.

22. Laidoa eta erdeinua ken çatzu ene gainetic, bilhatu ditudalacotz çure lekucotasunac;

23. Ecen buruçaguiac jarri eta ene contra minçatu dira; aldiz çure cerbitzaria, çure legueetan alhatzen cen;

24. Alabainan çure lekucotasunac dira ene gogo-erabilquetac, eta çure legueac ene bidari.       DALETH.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118