Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:129-137 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

129. Ederresgarri dira çure lekucotasunac: aria hortaz ikartu ditu ene arimac.

130. Çure solasen aguerpenac arguitzen du, eta xumeei adimendua ematen.

131. Idequi içan dut ahoa eta eneganatu dut çure hatsa, ceren bainindagoen çure manamenduen lehiaz.

132. Beguira diçadaçu, eta urrical çaquizquit, çure icenaren beldur direnei eguiten ohi çaren beçala.

133. Çure manamenduen arabera bidatu ditut ene urhatsac, eta tzarqueriaric ez bequit behinere nausi.

135. Çure cerbitzariaren gainera arguiaraz dioçoçu çure beguitharteari, eta irakats diçadaçu çure leguea.

136. Ene beguiec ixuri dituzte nigar-ithurriac, ceren ez duten çure leguea beguiratu.       SADE.

137. Çucena çare, Jauna, eta çucena da çure erabaquia.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118