Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:126-133 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

126. Ordu da eguiteco, Jauna; eceztatu dute çure leguea;

127. Hargatic maithatu ditut çure manamenduac, urhea eta topaça baino guehiago;

128. Hargatic naramanzcan ene urhatsac çure manamendu gucien arabera, eta higüin içan ditut tzarqueriaco bide guciac.       PHE.

129. Ederresgarri dira çure lekucotasunac: aria hortaz ikartu ditu ene arimac.

130. Çure solasen aguerpenac arguitzen du, eta xumeei adimendua ematen.

131. Idequi içan dut ahoa eta eneganatu dut çure hatsa, ceren bainindagoen çure manamenduen lehiaz.

132. Beguira diçadaçu, eta urrical çaquizquit, çure icenaren beldur direnei eguiten ohi çaren beçala.

133. Çure manamenduen arabera bidatu ditut ene urhatsac, eta tzarqueriaric ez bequit behinere nausi.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118