Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:124-176 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

124. Çure cerbitzariarequin eguiçu çure urricalmenduaren arabera, eta irakats diçadatzu çure legueac.

125. Çure cerbitzaria naiz ni: indaçu adimendua, ardiets detzadan çure lekucotasunac.

126. Ordu da eguiteco, Jauna; eceztatu dute çure leguea;

127. Hargatic maithatu ditut çure manamenduac, urhea eta topaça baino guehiago;

128. Hargatic naramanzcan ene urhatsac çure manamendu gucien arabera, eta higüin içan ditut tzarqueriaco bide guciac.       PHE.

129. Ederresgarri dira çure lekucotasunac: aria hortaz ikartu ditu ene arimac.

130. Çure solasen aguerpenac arguitzen du, eta xumeei adimendua ematen.

131. Idequi içan dut ahoa eta eneganatu dut çure hatsa, ceren bainindagoen çure manamenduen lehiaz.

132. Beguira diçadaçu, eta urrical çaquizquit, çure icenaren beldur direnei eguiten ohi çaren beçala.

133. Çure manamenduen arabera bidatu ditut ene urhatsac, eta tzarqueriaric ez bequit behinere nausi.

135. Çure cerbitzariaren gainera arguiaraz dioçoçu çure beguitharteari, eta irakats diçadaçu çure leguea.

136. Ene beguiec ixuri dituzte nigar-ithurriac, ceren ez duten çure leguea beguiratu.       SADE.

137. Çucena çare, Jauna, eta çucena da çure erabaquia.

138. Manatu duçu beguira detzagun çucentasuna, çure lekucotasunac eta çure eguia.

139. Iharraraci nau ene karrac, ene etsaiec ahanci dituztelacotz çure hitzac.

140. Çure solasa borthizqui kaldatua da, eta çure cerbitzariac maithatu du hura.

141. Haur gazte bat naiz eta erdeinatua: ez dut ahanci çure leguea.

142. Çure çucentasuna, bethiereco çucentasuna da, eta çure leguea eguia bera da.

143. Hestura eta athequec atzeman naute: çure manamenduac dira ene gogoaren alhabideac.

144. Çure lekucotasunac bethiereco çucentasuna dira; emadaçu adimendua, eta bicico naiz.       COPH.

145. Ene bihotz oroz eguin dut oihu: Ençun neçaçu, Jauna: bilhatuco ditut çure legueac.

146. Çuri eguin dut oihu: Salba neçaçu; beguiratuco ditut çure manamenduac.

147. Goiz lehenetic abiatu naiz, eta deihadar eguin dut, ceren çure hitzetan eçarri baitut ene iguriquimen gucia.

148. Arguia baino lehen çure gana goititu ditut beguiac, çure solasez alhatzeco ene gogoa.

149. Ene minçoa adi çaçu, Jauna, çure urricalmenduaren arabera; eta çure çucentasunaren arabera hazcar çaçu ene bicia.

150. Ene jaçarleac gaizquiari hurbildu çaizco; urrundu dira, berriz, çure leguetic.

151. Hurbil çare, Jauna; eta çure bide guciac eguia bera dira.

152. Hastetic eçagutu dut çure lekucotasunetaric, bethicotzat asentatu ditutzula.       RES.

153. Ikusaçu ene beheramendua, eta athera neçaçu, ceren ez baitut ahanci çure leguea.

154. Juia çaçu ene eguitecoa eta berreros neçaçu: bicia bihur diçadaçu çure hitzaren gatic.

155. Bekatoreetaric urrun dago salbamendua, ez dituztelacotz çure legueac bilhatu.

156. Handiac dira, Jauna, çure urricalpenac: biciaraz neçaçu çure erabaqui çucenaren arabera.

157. Hainitz dira niri jaçarcen eta ene hestutzera hari direnac: çure lekucotasunetaric ez naiz makurtu.

158. Ikusi ditut leguea hausten çutenac, eta ihartu naiz ceren etzituzten çure hitzac beguiratzen.

159. Jauna, ikusaçu nola maithatu ditudan çure manamenduac çure urricalpenean emadaçu bicia.

160. Eguia da çure hitz gucien erroa; çure çucentasunaren erabaquiec menderen mendetan dute iraunen.       SIN.

161. Ariaric gabe jaçarri darotet buruçaguiec, eta ene bihotza çure solasen beldurrez egon da.

162. Çure hitzen gainean bozcariotan sarthuco naiz, buluzquin handi batzu atzeman dituena iduri.

163. Higüincetan içatu dut eta gaitzetsi gaixtaqueria; aldiz çure leguea maite içan dut.

164. Egunean çazpitan laudorioac cantatu darozquitzut çure çucentasuneco erabaquien gainean.

165. Baque handi bat da çure leguea maite dutenençat, eta behaztopagailuric hequiençat ez da.

166. Çure ganicaco salbamenduaren beguira nindagoen, Jauna, eta maithatu ditut çure manamenduac.

167. Ene arimac beguiratu eta biciqui maithatu ditu çure lekucotasunac.

168. Çaindu ditut çure manamendu eta lekucotasunac, ecen ene bide guciac çure aitzinean ciren.       TAU.

169. Çure aitzinera, Jauna, aguer bedi ene othoitza: adimendua emadaçu çure hitzaren arabera.

170. Çure aitzinera sar bedi ene galdea: athera neçaçu çure hitzaren arabera.

171. Ene ahoac ocenqui cantaturen darotzu himno bat, irakatsi darozquiquetzunean çure legueac.

172. Ene mihiac errepicaturen ditu çure hitzac, ceren çure manamendu guciac çucentasuna bera baitira.

173. Çure escuac eguin beça ene salbatzera, ceren naicen çure manamenduez hautatu.

174. Çure ganicaco salbamenduaren lehia hartu dut, Jauna, eta çure leguea içatu da ene gogoaren alhabidea.

175. Bici bedi ene arima, eta laudaturen çaitu; eta çure erabaquiec emanen darotade lagunça.

176. Galdu den ardia beçala errebelatu naiz: bilha çaçu çure cerbitzaria, ez dituelacotz ahanci çure manamenduac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118