Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:117-124 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

117. Lapin neçaçu eta salbatua içanen naiz, eta çure legueac gogoan erabiliren ditut bethi.

118. Arbuiatzen ditutzu çure erabaquietaric guibelatzen direnac, tzarrac direlacotz hequien gogoetac.

119. Legue-hauste batzuençat iduqui ditut lurreco bekatore guciac; hargatic maithatu ditut çure lekucotasunac.

120. Çure beldurraz alderen-berce iragan çaçu ene haraguia; ecen çure erabaquien beldur naiz.       AIN.

121. Çucentasunean ibili naiz eta çucenari eman diot bere bidea: ez beneçaçu arthic ene belzten hari direnen escuetara.

122. Oneraco lagunça eguin dioçoçu çure cerbitzariari: ez beneçate belz hampurutsuec.

123. Çure ganicaco salbamenduaren eta çure çucentasuneco aguinçaren iguri, ene beguiac iraunguitu dira.

124. Çure cerbitzariarequin eguiçu çure urricalmenduaren arabera, eta irakats diçadatzu çure legueac.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118