Itun Zaharra

Itun Berria

Psalmoac 118:113-128 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

113. Gaixtaguinac hastio içan ditut, eta maithatu dut çure leguea.

114. Ene lagunça eta ene habea çare çu, eta çure hitzean içatu dut ene iguriquitza handia.

115. Urrun çaitezte, gaixtaguinac, ni ganic; eta ikarturen ditut ene Jaincoaren manamenduac.

116. Escu emadaçu, çure hitzaren arabera, eta bicico naiz, eta ez biaçadaçu urmariaraz ene phesquiça.

117. Lapin neçaçu eta salbatua içanen naiz, eta çure legueac gogoan erabiliren ditut bethi.

118. Arbuiatzen ditutzu çure erabaquietaric guibelatzen direnac, tzarrac direlacotz hequien gogoetac.

119. Legue-hauste batzuençat iduqui ditut lurreco bekatore guciac; hargatic maithatu ditut çure lekucotasunac.

120. Çure beldurraz alderen-berce iragan çaçu ene haraguia; ecen çure erabaquien beldur naiz.       AIN.

121. Çucentasunean ibili naiz eta çucenari eman diot bere bidea: ez beneçaçu arthic ene belzten hari direnen escuetara.

122. Oneraco lagunça eguin dioçoçu çure cerbitzariari: ez beneçate belz hampurutsuec.

123. Çure ganicaco salbamenduaren eta çure çucentasuneco aguinçaren iguri, ene beguiac iraunguitu dira.

124. Çure cerbitzariarequin eguiçu çure urricalmenduaren arabera, eta irakats diçadatzu çure legueac.

125. Çure cerbitzaria naiz ni: indaçu adimendua, ardiets detzadan çure lekucotasunac.

126. Ordu da eguiteco, Jauna; eceztatu dute çure leguea;

127. Hargatic maithatu ditut çure manamenduac, urhea eta topaça baino guehiago;

128. Hargatic naramanzcan ene urhatsac çure manamendu gucien arabera, eta higüin içan ditut tzarqueriaco bide guciac.       PHE.

Irakurri kapitulu osoa Psalmoac 118